XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

35. Zatui

Urtea / Deitura / Zatuy / Gaur egun (ahoz) / Zatubi

* 1706. urteko agiri batean, lapurreta bategatik aitatzen da Zatui.

Izan ere, Zatuin lapurreta egiten saiatu ziren lapurrei erasotzeagatik, udalak bi azumbre ardo (lau bat litro) ordaindu zuen.

* XVIII. mendearen hasieran Francisco Zumalabe Plazaola, Legazpiko Alkate izana, zen Zatui baserriaren jabea.

Ubitarte jauregia ere berea zuen.

Baina 1724ean, aurreko eta ondorengorik gabe hil zen, eta Legazpiko udalak erosi zion Zumalabe jaunaren testamentariari 46.598 errealetan.

* 1810. urtean, ordea, Napoleonen tropak elikatzeko, Zatui baserria saltzera beharturik aurkitu zen Legazpiko udala.

Interesgarria da jakitea, frantsesen tropak hemen egon ziren bitartean Udalak 169 lur zati ere saldu zituela.

* 1832ko errolda azterturik badirudi Zatui baserriaren eroslea Martin Antonio Sarobe izan zela, eta errentan jarri zituela bi etxebizitza.

Izan ere urte horretan Ignacio eta Jose Balerdi Agirre anaiak bizi ziren etxe banatan.

ZATUI I

* Mendebaldera begira dagoen Zatuiko zatian Balerditarrak bizi izan dira ordudanik, harik eta 1952ko urtean baserria erre zen arte.

Badirudi, bestalde, alderdi hau dela zaharrena, arkuzko hiru ate oraindik ere ikus bait daitezke bere paretetan.

* Bazen etxe honetan oso indartsua zen gizon bat, José María Balerdi Laskurain (1855).

Balerditarren eta Ugartetarren alderdiak